Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Aditzaren Morfologia

 1.- Aditz taulak




Atal hau osatu ahal izateko Kaxiano Izagirre, Joxe Leunda, Euxebio Betegi  urretxuarrak, eta MĒ Dolores Madina eta Lurdes Ormazabal zumarragarrak izan ditut laguntzaile. Aldez aurretik eskertu nahi nieke egin duten ahalegina.

1.1 Zenbait ohar:

Aditz taulak izeneko atal hau bi sail nagusitan banauta dago: aditz  laguntzaileari dagokiona eta aditz trinkoari dagokiona.

Aditz laguntzaileari dagokionez, nahiz eta aditz taulek sistema koherente baten itxura eman, ez da hori eguneroko jardunean gertatzen dena. Hiztunek adizki kopuru txikia erabiltzen dutela esan beharra dago. Indikatibozko adizkiak erabiltzen dituzte gehien bat (testuak begiratu besterik ez dago horretarako. Gutxitan aurkituko ditugu, esate baterako, ahalerazko edo subuntiboko adizkiak), eta gainerakoek erabilera oso urria dute. Horrez gain, indikatibozko adizki ez diren horiei buruzko galderak egitean, zalantza izan dute berriemaleek; eta askotan espero den aditza erabili beharrean, beste aditz denbora bat erabiliz erantzuen dute, edo itzulika eginez.

Bestalde, taulak osatze aldera, zenbaitetan Pedro Irizarrek bildutako adizkiak ere sartu ditugu tarteka.

Aditz trinkoei dagokienez, indikatiboko adizkiak jaso ditugu gehien bat (nahiz eta tarteka baldintzari eta ondorioari dagozkien adizki solteak agertu diren). Gainera, zenbaitetan lehenaldiko adizkiak emateko ere arazoak izan dituzte berriemaleek, ohikoena aditz perifrastikoa erabiltzea baita.

Bukatzeko, tauletan agertzen diren adizkiak orokorrean erabiltzen direnak lirateke, horiek isladatzen saiatu gara behintzat. Aldaerak oharretan sartu ditugu. Noiz behinka hutsuneak ere agertzen dira, baina ez adizki horiei buruz galderarik egin ez dugulako, berriemaleek zailtasunak izan dituztelako baizik.

 

1.2 Aditz taulak:

 Aditz Laguntzailea

 Aditz Trinkoa


IBILI - NOR - Indikatiboa eta Baldintza - Forma sinpleak

IBILI

 

INDIKATIBOA

BALDINTZA

NI

ORAIN

nabill

 

LEHEN
neillen

HI

ORAIN

abill

 

LEHEN

enbillen

HURA

ORAIN

dabill

badabill

LEHEN
zeillen

GU

ORAIN

gabiz

 

LEHEN
genbiltzen

ZU

ORAIN

zabiz

 

LEHEN
zenbiltzen

ZUEK

ORAIN

zabizte

 

LEHEN
zenbiltzaten

HAIEK

ORAIN

dabiz

 

LEHEN
zeiltzen

Gora

IBILI - NOR - Indikatiboa - Forma alokutiboak

IBILI

INDIKATIBOA

NI

ORAIN

nabillek/
nabillen

LEHEN

nebillean/
neillenan

HURA

ORAIN

zebillek/
zebillen[78]

LEHEN
zebillean/
zebillenan

GU

ORAIN

gailtzek/
gailtzen[79]

LEHEN
gebiltzean/
geiltzenan

HAIEK

ORAIN

zebiltzek/
zebiltzen[80]

LEHEN
zebiltzean/
zebiltzenan

Gora


[78] yabillek
[79] gabiztik
[80] yabiztek
Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474