Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Aditzaren Morfologia

 1.- Aditz taulak




Atal hau osatu ahal izateko Kaxiano Izagirre, Joxe Leunda, Euxebio Betegi  urretxuarrak, eta MĒ Dolores Madina eta Lurdes Ormazabal zumarragarrak izan ditut laguntzaile. Aldez aurretik eskertu nahi nieke egin duten ahalegina.

1.1 Zenbait ohar:

Aditz taulak izeneko atal hau bi sail nagusitan banauta dago: aditz  laguntzaileari dagokiona eta aditz trinkoari dagokiona.

Aditz laguntzaileari dagokionez, nahiz eta aditz taulek sistema koherente baten itxura eman, ez da hori eguneroko jardunean gertatzen dena. Hiztunek adizki kopuru txikia erabiltzen dutela esan beharra dago. Indikatibozko adizkiak erabiltzen dituzte gehien bat (testuak begiratu besterik ez dago horretarako. Gutxitan aurkituko ditugu, esate baterako, ahalerazko edo subuntiboko adizkiak), eta gainerakoek erabilera oso urria dute. Horrez gain, indikatibozko adizki ez diren horiei buruzko galderak egitean, zalantza izan dute berriemaleek; eta askotan espero den aditza erabili beharrean, beste aditz denbora bat erabiliz erantzuen dute, edo itzulika eginez.

Bestalde, taulak osatze aldera, zenbaitetan Pedro Irizarrek bildutako adizkiak ere sartu ditugu tarteka.

Aditz trinkoei dagokienez, indikatiboko adizkiak jaso ditugu gehien bat (nahiz eta tarteka baldintzari eta ondorioari dagozkien adizki solteak agertu diren). Gainera, zenbaitetan lehenaldiko adizkiak emateko ere arazoak izan dituzte berriemaleek, ohikoena aditz perifrastikoa erabiltzea baita.

Bukatzeko, tauletan agertzen diren adizkiak orokorrean erabiltzen direnak lirateke, horiek isladatzen saiatu gara behintzat. Aldaerak oharretan sartu ditugu. Noiz behinka hutsuneak ere agertzen dira, baina ez adizki horiei buruz galderarik egin ez dugulako, berriemaleek zailtasunak izan dituztelako baizik.

 

1.2 Aditz taulak:

 Aditz Laguntzailea

 Aditz Trinkoa


EDUKI - NOR-NORK - Indikatiboa - Forma sinpleak

EDUKI

NI

HURA

GU

HAIEK

NIK

ORAIN

__

daukat

__

dauzkat

LEHEN
__
neukan
__
neuzkan

HIK

ORAIN

naukak

daukak/n

gauzkak

dauzkak

LEHEN

 

eukian/
eukanan

 
euzkean

HARK

ORAIN

nauka

dauka

 

dauzka

LEHEN
 
zeukan
 
zeuzkan

GUK

ORAIN

__

dauku

__

dauzku

LEHEN
__
gendukan
__
genduzkan

ZUK

ORAIN

naukazu

daukazu

 

dauzkazu

LEHEN
 
zenduken
 
 

ZUEK

ORAIN

naukazue

daukazue

 

dauzkazue

LEHEN
 
zenduken
 
zeuzkazuen

HAIEK

ORAIN

naukie

daukie

 

dauzkien

LEHEN
 
zeukien
 
zeuzkien

Gora

EDUKI - NOR-NORK - Indikatiboa - Forma alokutiboak

EDUKI

HURA

HAIEK

NIK

ORAIN

daukiat/
zeukenat

dauzkiat/
zeuzkenat

LEHEN
neukian/
neukenan
neuzkian/
neuzkenan[43]

HARK

ORAIN

daukik/
daukin

dauzkik/
zauzkan

LEHEN
zeukian/
zeukenan[44]
zeuzkian/
zeuzkenan[45]

GUK

ORAIN

zeukiau/
zeukenau

dauzkiau/
zeuzkenau

LEHEN
gendukian/
gendukenan[46]
genduzkean/
genduzkenan

HAIEK

ORAIN

zeukie/
zeukiñe

zeuzkie/
zeuzkiñe

LEHEN
zeukien/
zeukiñenan[47]
zeuzkien/
zeuzkiñenan[48]

Gora


[43] yauzkiat - ñauzkian
[44] yaukik/daukik - xaukian
[45] yauzkik - zeuzkian
[46] yaukiau - gendukian
[47] yaukie- xaeukien
[48] yauzkie - zeuzkien
Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474