Musika hamabostaldia Urretxun

Musika hamabostaldia Urretxun

Hasten da: 08.08.2020 20:00

San Martin de Tours eliza (Urretxu)

Posted by Adelaide

Kategoriak: Kultura, Musika eta dantza, Jose Mari Iparragirre, Iparragirre 2020

Etiketak: Musika, Kontzertuak, Iparragirre 2020, Ikus-entzunezkoa

Ikustaldiak: 4384


EGUNA: abuztuaren 8an

ORDUA: 20:00

TOKIA: San Martin de Tours elizan

Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ere ospatuko da

Hamabostaldiaren ziklo bidaiariak Donostiako ohiko guneetatik kanpo eskainiko ditu kontzertuak berriro. Aurten ere Udalarekin elkarlanean Urretxun izango da abuztuaren 8an kontzertu berezia eskainiz 20:00etan, San Martin de Tours elizan.

Juan de Lizarazu maisuak XVI. Mendeko berritze lanetan diseinatu zuen egurrezko ganga zoragarriak dituen espazio honek, akustika ezin hobea du horrelako ekitaldiez bete betean gozatzeko.

Kontzertu honetan Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ere ospatuko da, German Ormazabal pianistaren, Maite Arruabarrena mezzosopranoaren eta Andoni Egaña bertsolariaren “Gu, gu, gu, gu… eta beste zenbait doinu” proposamenarekin.

Sarrera: Sarrera doan da baina KOBID-19a dela eta ezarritako segurtasun neurriak eta aforo muga medio, ezinbestekoa zen aldez aurretik gonbidapena jasotzea, Uztailaren 27tik abuztuaren 5era, biak barne, Aizpurunea kultur etxean (*)

* Kultur ekintza honek sekulako harrera ona izan du herritarren artean eta dagoeneko agortu dira sarrerak