Eguneko zentroa

Inprimatu

Eguneko arreta-zerbitzua da, eta urteko egun guztietan dago irekita (12/25ean eta 01/01ean izan ezik), 10:30etik 20:00etara.

Mendekotasuna baloratzeko baremoaren arabera mendetasun gradua aitortuta duten 65 urtetik gorako pertsonentzat.

Erabiltzaileak asteko egun guztietan joan daitezke (modalitate jarraitua) edo astelehenetik ostiralera (lanegunak). Horretarako, Gurutze Gorriarekin egokitutako garraioa du, hala eskatuz gero.

Helburuak

Erabiltzaileak beren ohiko ingurunean egon daitezen bultzatzea, beren autonomiari eusten lagunduz, eta, era berean, haiek zaintzeaz eta artatzeaz arduratzen diren pertsonei orientazioa eta laguntza ematea.
Ildo horretan, Eguneko Zentroak erabiltzaile bakoitzaren ahalmenak garatzea sustatzen du, kide erabilgarri, aktibo eta gizarteak balioetsiaren estatusa lor dezan. Hori Pertsonan Oinarritutako Plangintzarekin lortzen da.

Zerbitzuak

Kontaktua