Urretxuko Udalak jakinarazten du COVID-19 dela eta urriaren 25erako aurrikusita zegoen “Iparragirre 7” ikuskizuna COVID-19 dela eta atzeratu egin behar dela eta beste data batean egingo dela. Data berria zehaztutakoan jakinaraziko dugu behar adineko denboraz. Gonbidapena jasota zutenek gorde dezatela, balioa izango du eta hurrengo datan.
Eguna(k): ostirala, 18. Ordua(k): 19:30. VAIVEN EKOIZPENAK. Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Manuel zahar-etxe batean bizi den gizon zakar eta isila da, baina Milagros bertara bizitzera azaltzen denean, agurearen egoera erabat aldatzen da. Milagrosen barne-indarrak eta bizipozak Manuel inguratzen duen iluntasuna argituko dute, baita honek dituen beldurrei aurre egiten lagundu ere. "Argiaren hautsa"-k bizitza, heriotza, duintasuna eta oroimena jorratzen ditu; samurtasuna zein hunkiberatasuna nagusi diren arren, testuak ez die muzin egiten guztiok jasaten ditugun bizipen latzei."
Eguna(k): ostirala, 22. Ordua(k): 19:30. PROYECTO LARRUA. Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Jordi Vilasecak eta Aritz Lópezek zuzendutako dantza-proiektua da, berezko hizkuntza bat duena, eta hainbat estilo, fisikotasun eta diziplina uztartzen dituena (Break Dance eta Dantza Garaikidea). Hainbat urte beste konpainia nazional eta nazioartekontzat lanean eman ondoren, berriro batu ziren bi sortzaile hauek 2015ean euren lan egiteko eta dantza ulertzeko modua ezagutzera emateko."