Erregistro elektronikoa

Erregistro elektronikoa - alta eman

ERREGISTRO ELEKTRONIKOA: ALTA EMAN

Zerbitzu honen bitartez egin ditzakezunak:
  • Udalari zuzendutako eskaera, idatzi edota jakinarazpenak erregistratu. Eskaneatuta edo digitalizatuta dauzkazun dokumentuak erantsi. (Eskaera egokiro jaso izanaren konfirmazio mezua bidaliko da.)
  • Lehenago erregistratutakoak kontsultatu.
  • Urretxuko Udalak modu digitalean sinatutako justifikagiria kontsultatu edota deskargatu; urtea, erregistro zka, sarrera data eta ordua eta egindako erregistroari buruzko informazioa agertuko da.

DESKRIBAPENA

Norentzat? Udalerriko biztanle guztiek erabil dezakete, baita Udaleko zerbitzuak erabiltzen dituen edozein pertsona fisiko edo juridikok ere.

Internet bidez Udalarekin harremanetan jartzeko balio du. Zerbitzu honekin Sarreren Erregistroan zure izenean alta eman dezakezu erregistro berri bat. Horretarako formulario bat dago non testu labur bat sar dezakezun (gehienez 256 karaktere).

Zerbitzuak lortzeko hiru autentifikazio-modalitate daude:

Ziurtagiri Digitala

Onartutako ziurtagiriak: NAN elektronikoa, IZENPE, CAMERFIRMA edo FNMT

Gipuzkoatariako Pasahitza

Pasahitz operatiboa sinadura elektroniko aurreratuan oinarritutako sistema bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duena. Pasahitz operatiboaren bidez, norberak bere burua identifikatu eta agiriak sinatu ditzake, bai Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eta bai hura onartzen duen beste edozein administraziotan. Aurreikusita dagoenez pasahitz operatiboa IZENPE SAk ematen duen sinadura elektroniko aurreratuko sistema baterantz aldatu daitekeela, araudi europarraren eskakizunetara egokituta, eta legezko bermeekin edozein administraziorekin harremanetan jartzeko aukera eman dezakeela, pertsona fisikoaren pasahitz operatiboaren eskaeran ahalbidetzen da hark baimendu ahal izatea helburu horrekin bere eskaeraren edukia organismo horri lagatzea.

Udaleko erabiltzea eta pasahitza

Gipuzkoatariko gakorik ez baduzu zure udalak emandako erabiltzaile pasahitza erabili dezakezu.

AGIRIAK NOLA AURKEZTU

Horretarako formulario bat dago non testu labur bat sar dezakezun (gehienez 256 karaktere).

LUGAR DE TRAMITACIƓN

Lineakoa - Identifikazio digitalarekin

Udal Zerbitzu telematikoak : S/I Erregistroa - Erregistroan alta eman

+Informazioa

Emaila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Telefonoa: 943 038 082
Fax: 943 038 081