IRATXOEN KANTU SEKRETUAK, Gogapi

IRATXOEN KANTU SEKRETUAK, Gogapi

Hasten da: 19.05.2024 17:00

Labeaga Aretoa (Urretxu)

Kategoriak: Kultura, Eszena, Haurrentzako Antzerkia

Etiketak: Teatro infantil, Haurren antzerkia, Haurrentzako programazioa, Programación infantil

Ikustaldiak: 799


Iratxoen Kantu Sekretuak magiaz beteriko ikuskizuna da. Iratxoen kantu sekretuen bidez Gookapi baso magikoan murgilduko gara, eta iratxoen sekretu ugari ezagutuko ditugu. Haiekin batera gure ingurune naturala maitatzen eta babesten ikasiko dugu. Pintxo iratxoak, 3D abatar elkarreragileak, ikus-entzuleoi bere unibertsoko sekretuak kontatuko dizkigu eta baita mundu magikoan murgiltzeko kanta, hitz eta koreografiak erakutsiko ere. Pintxo, Mithy, Liz, Hur, Xira, Maisu Jakintsu eta bestelako iratxoek Iñigito Txapelpunk abeslariarekin, Andrea Covadonga, Alazne Astorga eta Ugaitz Alegria aktoreekin eta Irati eta Naia Petralanda dantzariekin talde berezi bezain txundigarria sortu dute. Magiak gainontzekoa egin du, inoiz ez bezalako ikuskizun berritzaile eta emozioz beterikoa sortuz. Nola? Ba egia esan, dena hasten da abesti batekin... Eta gero beste bat dator, eta beste bat... Eta azkenerako unibertso magiko bat eratzen da. Eta hor, magia horretan murgilduta, haur zein gurasoak giro alaian murgiltzen dira helburu soil batekin: ondo pasatzea!

ANTOLATZAILEA: Urretxu eta Zumarragako udalak