Kultur agenda

Zineklub: Red Rocket

Hasi 27.01.2023 20:30 bukatu 27.01.2023 22:30
Posted by Super User
Kategoriak: Zine Kluba
Ikustaldiak: 716

Mikey Saber porno-izar handia zen, baina bere urrezko aroa pasatu da eta bere karrera gainbehera doa. Hori dela eta, Los Angeles utzi eta bere jatorriko lekura itzultzea erabakiko du, Texasko herri txiki batera, non bera jaio eta hazi zen eta inork faltan botatzen ez duena. Ez zaio erraza izango lana aurkitzea, finkatzea eta bizitza berri bat hastea; gezurrak eta etorri berriekiko mespretxuak nagusi diren hiri honetan. (FILMAFFINITY) 

Red Rocket (Sean Baker), EEUU, 130´


Herriko Elkarteen eskolak urrian

Herriko elkarte hauek guztiek edozeini eskaintzen diote beraien gaietan ikasteko aukera:

  • “LIZARRITURRI” TXISTULARI ELKARTEA

  • “IRATZARRI” DULTZAINERO ELKARTEA 

  • “IPARRAGIRRE BALERDI” MUSIKA TAILERRA

  • “LURRA” DANTZA TALDEA

  • “KARMAKROS” ANTZERKI TAILERRA

  • “ZSK” TXALAPARTA TALDEA

  • “HARIZPI” ESKULANETAKO TALDEA

  • “TXIRIBIRI” EGURREZKO TAILA TALDEA

Informazioa: 943 038088

Urteko jarduera

IRAKURKETA ERRAZA
Irakurketa-zailtasun iragankorrak edo iraunkorrak dituzten pertsonei zuzendua
Aizpurunea kultur etxean
Asteazkenak:
Irakurketa erraza gazteleraz: 10:15 - 11:15, asteazkena
Kuota: doan
Izen-ematea: 943 038083 deituta, 08:00 – 15:00, astelehenetik ostiralera edota aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzita

GAZTE BIDEAN – NERABEENTZAKO UDAL ZERBITZUA
Gazte Bidean – Iparragirre plaza (Urretxu) 943 038827
gaztebidean@urretxu.eus
Hileko asteazken, ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan
16:30-20:00 asteazkena, osteguna eta igandea
16:30-20:30 ostirala eta larunbata
    ** Adi gabonetako ordutegi bereziari!

Urretxuko udala