Urrelur

Mineral eta Fosilen Museoa

Urretxuko Urrelur Museoak estatu  mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da.

Lurreko altxorrak

Gauza askoren berri ematen digute mineral eta fosilek. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste. Horrez gain, erakargarria da erabat harri askoren edertasuna. Horren guztiaren berri jasoko dute Urretxuko Mineralen eta Fosilen Museora hurbiltzen direnek eta Natur Zientzien mundu interesgarrira hurbiltzeko aukera paregabea izango dute. Gainera bildumaren aniztasunak eta kalitateak Urrelur aparta izatea lortzen dute.

Museoa 1987 urtean sortu zen, Urretxuko Udala eta Aguado-Goñi sendiaren arteko lankidetzari esker.

Urrelur Urretxuko kultur etxeko beheko solairuan dago kokatua eta bertan bi zati bereizten dira: bata, mineralei dagokiona, 1.000 pieza inguru katalogatuta dituena eta konposizioaren arabera hamaika taldetan sailkatuak daudenak; bestea, fosilei dagokiona, bost kontinenteetatik jasoak, eta kronologikoki jarriak. Gainera, erakusketa honek badu harkaitzei eskainitako leku berezi bat.

Konpromisoa kalitate turistikoarekin

Bisitak

Informazioa eta erreserbak Helbidea: Jauregi, 19 - 20700 Urretxu (Gipuzkoa) Tel.: 943 038 088 E-mail: urrelur@urretxu.eus

Ordutegia

01

Astelehenetik ostiralera:

10:00 - 12:30 eta 17:00 - 20:00
02

Larunbatetan

10:00etatik 12:30etara
03

Itxita

Urte osoko igandetan eta egun hauetan:
Urtarrilak 1 eta 6; Apirilak 9,eta apirilaren 14tik 18ra biak barne; Ekainak 24 eta 25. Uztaileko larunbatak. Irailak 17 eta 19. Urriak 12. Abenduak 6, 8, 12, 13, 24 eta 31. Pazko astean, Abuztuan eta Gabonetan deitu.

Bisitaldi motak eta prezioak

Bisitaldi libreak
Doako sarrera eta audiogida zerbitzua. Ez da behar aldez aurreko zitarik.

Urretxuko udala