Udal Liburutegia

Mailegu pertsonala

Gehienik ere 3 liburu, edo ta 3 ikusentzutekoak eraman ditzakezu maileguan. Liburuentzako epea 21 egunekoa da, beste 21 egun berriztu daitezkeelarik. Beste materialentzako epea 7 egunekoa da eta beste 7 egun berriztu daitezke. Berriztapenak liburutegira etorriz, telefonoz edo interneten bidez egin daitezke.

Mailegu kolektiboa

Ikastetxeek eta bestelako erakundeek dokumentu kopuru eta epeetan mailegu baldintza bereziak dauzkate.

Biblioteken arteko mailegua

Eskatutako eta gure bilduman ez dauden dokumentuak lokalizatu eta beste biblioteketan eskatzeko konpromisoa hartzen du liburutegiak. Aldi berean gure dokumentuak beste liburutegien eskura jartzen ditugu.

Wifia

Tokiko bilduma eta bilduma bereziak

Nolabait Urretxu eta inguruarekin erlazionaturiko dokumentuek osatzen dute tokiko bilduma: liburuak, aldizkariak, liburuxkak, kartelak, bideoak, cd-ak eta beste edozein material.

Bilduma honen helburua material honen kontserbazioa da eta Liburutegian bertan bakarrik kontsulta daiteke. Dena den hauetako batzuk mailegatu daitezke.

Txiki txokoa

Txiki txokoa: 0-4 urte bitarteko haurrentzat

Haur eta Gazte Saila

5-16 urte bitartekoentzat

Fondoa

Kontsultak egiteko liburuak eta maileguan eraman daitezkeen irakurketa liburuak, aldizkariak, CDak, CD-Romak eta bideoak

Internet

Ordenadoreak inpresorarekin dauzkagu internetara konektatu edota lanak egiteko. Gurasoen baimena behar da (8 urtetik gora).

Ekintzak

Ipuin kontaketak, hitzaldiak, erakusketak…

Bisita gidatuak

Urretxuko eta inguruko ikastetxe eta bestelako erakundeekin batera adostutako bisitak antolatzen ditugu.

Gidak, gomendioak, literatura solasaldiak, ipuin kontaketak, poesia emanaldiak, erakusketak, bisita gidatuak…

Euskal bibliotekek gomendatzen ditugun liburu, musika eta filmak helbide honetan kontsulta ditzakezu:

Urtean zehar zenbait ekintza antolatzen dira.