Lehiaketak eta bekak

Gabonetako XXIX Krisma Lehiaketa 2017

LEHIAKETEN EMAITZAK HEMEN

OINARRIAK

1.- Zumarragan edo Urretxun ikasten duten eskola-umeek har dezakete parte lehiaketa honetan.

2.- Bi talde bereiziko dira: A taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak //  B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak

1.- Zumarragan edo Urretxun ikasten duten eskola-umeek har dezakete parte lehiaketa honetan.

2.- Bi talde bereiziko dira: A taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak
                         B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak

3.- Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.

4.- Lanak euskaraz izango dira, eta gaiak honako hauek:
                                      A taldean: ” Gabon haietan oparirik onena jaso nuen”
                                      B taldean: “Akatsetatik ikasi eta nire jarrera aldatuko dut urte berrian”

5.- Neurri aldetik, arau hauek gorde beharko dira:
                                      A taldean: orrialde bat gehienez
                                      B taldean: bi orrialde gehienez

6.- Lehiaketan parte hartu ahal izateko, idazlana idatzita dagoen orrian barrenean datu hauez azaldu beharko dira: izen-abizenak, ikastetxea, maila, helbidea eta telefonoa.

7.- Idazlanak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean edo Urretxuko Aizpurunea kultur etxean aurkeztu beharko dira, abenduaren 1a bitartean, hau barne.

 8.- Epaimahaiaren erabakia 2017ko abenduaren 22an, arratsaldeko 6etan, Urretxuko Liburutegian ezagutaraziko da, eta ekitaldi berean sari banaketa egingo da.

 9.- Epaimahaia  Zumarraga eta Urretxuko Kultura Batzordeek izendatuko dute.

10.- Sariak honela banatuko dira:
               Bi taldeetan:  1. saria: diploma eta opariak
   2. saria: diploma eta opariak
    3. saria: diploma eta opariak

11.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da, eta horrela erabakiz gero, sariak eman gabe gera litezke.

 12.- Saritutako lanak eta aipamen berezia jaso dutenak bi udalen webetan jarriko dira ikusgai.

 13.- Sarituek bere lana berreskuratu nahi izanez gero urtarrilaren 31 arte izango dute aukera.


 
2017 Gabonak krisma lehiaketen oinarriak.pdf
Popular 92.89 KB 776
11/11/2017 12:02:55