Agenda

"TRAKAMATRAKA" | euskaraz - EGUNERATUA

Hasten da: 18.10.2020 17:00

EGUNA: 18, igandea

ORDUA: 17:00

"TRAKAMATRAKA"

Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak... Hori guztia Tramamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.

Kontzertu didaktiko bidez musika modu erakargarrian hurreratzen dugu eta, aldi berean, birziklatze-kontzientzia lantzen dugu. Gizarte honek baztertzen dituen gauzak eraldatu, eta zoragarriak diren musika-tresna bihurtuko ditugu.

Giro atseginean, isiltasunari forma emango diogu sormena landuz. Musika ulertzeko eta maitatzeko bide berria.

TOKIA: Labeaga aretoa (Urretxu)

ANTOLATZAILEA: Urretxu eta Zumarragako udalak

  • adin guztiak
  • 50'
  • Sarrera: 5€. Sarrera salmenta agortu arte, urriak 18, 16:00-17:00, Labeaga aretoko takilan.