Mendekotasuna

Laguntza teknikoak

Laguntza honen helburua adineko pertsonek edo ezgaitasuna dutenek euren etxean ahalik eta autonomia handienarekin eta erraztasun hobeekin bizitzeko aukera izatea da, eta eurak zaintzeaz arduratzen diren pertsonen lanak arintzea. Helburu horrekin, etxebizitza egokitzeko edo jarduera hobetzen laguntzeko tresneria eskuratzeko maileguak edo diru-laguntzak emango dira.

Honako kasuetarako ematen dira laguntzak

  • Bainugelak adinekoentzako dutxa bihurtzeko lanak, komun, pasillo eta bestelakoetan barrak jartzea...
  • Ohe artikulatuak eta komunerako eserlekuak.

Laguntza eskuratzeko baldintzak

  • 60 urtetik gorako mendekotasuna duen pertsona izatea
  • %30eko edo gehiagoko ezgaitasuna izatea

Laguntzaren zenbatekoa diru sarreren araberakoa izango da.

Informazioa eta eskaera

Eskaerak Urretxuko Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar da: Hitzordu eskaera