Mendekotasuna

Familia inguruan zaintzeko prestazio ekonomikoa

Mendeko pertsona zaintzeaz arduratzen den familia inguruneko senitartekoei zuzenduta dago diru-laguntza hau.

Ezinbestekoa da

  • Pertsona zaintzaileak 18 urtetik gora izatea eta mendeko pertsonaren hirugarren gradua bitarteko senide izatea afinitatez edo odolkidetasunez.
  • Gizarte-segurantzan alta hartuta egotea (edo ondoren hitzarmen bidez alta ematea).
  • Bi pertsonak bizileku berean erroldatuta egotea eta elkarrekin bizitzea.
  • Mendekotasun gradu eta mailari dagokion zaintzari lotutako laguntza egokia izatea.
  • Bizitokiak eta bizikidetasun baldintza egokiak izatea.

Informazioa eta eskaera

Udaleko Gizarte zerbitzuen sailean