Mendekotasuna

Adinekoentzako egoitzak

Adineko ezinduei ostatua, mantenua eta zaintza orokorra eta jarraitua eskaintzen dieten zentroak dira.

Honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte

  • Ostatu zerbitzuak
  • Zaintza pertsonaleko eta banakako laguntzako zerbitzuak
  • Mediku eta erizaintza zerbitzuak: balorazioa eta jarraipena

Norentzat

  • 60 urtetik gorako pertsonak, indarrean dagoen balorazio eskalaren arabera ezindutzat edo oso ezindutzat hartzen direnak
  • Aparteko kasuetan pertsona horien senar-emazteak edo bikote lagunak ere onartuko dira

Betebeharrak

  • 60 urte beteta edukitzea
  • Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera eguna aurreko azken 24 hilabeteetan

Baldintza hori ez da beharrezko izango Gipuzkoan jaio edo eskaera egin aurreko 10 urtean gutxienez 24 hilabete bizi izan direlarik, familia elkarbiltzeko edo izaera sozialeko arrazoiak zuritzen dituzten pertsonentzat

  • Osasun egoerari dagokionez, ez izatea osasun erakundeetan zaintza jarraitua hartzeko beharrik, ez eta osasun publikoko neurriak hartzeko beharrik ere
  • Egoitzako elkarbizitza larriki eragotzi dezakeen portaera nahasmendurik ez izatea, horrelako arazoak dituzten pertsonak zaintzeko berariaz prestatuta dauden zentroetan izan ezik
  • Adineko pertsona ezindutzat hartua izatea, Gizarte Politikako Departamentuko autonomia/ezintasun maila baloratzeko eskalaren arabera

Salbuespenez eta famili unitateak elkarrekin jarrai dezan, eska dezakete biek batera egoitzaren batera joatea, eskatzaileetako batek aurreko ataleko beharkizunak betetzen baditu eta bestea ondoko egoera hauetako batean badago:

  • Ezkontidea bada edo izatezko bikotea osatzen badute eta elkarrekin bizi badira
  • Bigarren mailarainoko ahaidea izatea eta baliabide horren beharrean egotea

Informazioa eta eskaerak

Bete formulario hau ongizate zerbitzuan txanda eskatzeko