Mendekotasuna

Zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa

Pertsonak hiru hilabete badaramatza eguneko zentroko zerbitzurako edo egoitza iraunkorrerako itxaro-zerrendan eta plazarik ez balego libre, kontratatu behar izan duen plaza pribatua ordaintzeko prestazioa eskuratuko du.

Ezinbestekoa da

  • Eskualdeko egoitzatan plaza publikorik ez egotea
  • Aldez aurretik bere eskualdean plaza bati uko ez diola egin egiaztatzea
  • Plaza egokitu zaion egoitza eta eguneko zentro pribatuko aurrekontratu bat edukitzea

Informazioa eta eskaerak

Bete formulario hau ongizate zerbitzuan txanda eskatzeko.