Aniztasun funtzionala

Laguntza teknikoa eta etxebizitza egokitzea

Laguntza honen helburua adineko pertsonek edo ezgaitasuna dutenek euren etxean ahalik eta autonomia handienarekin eta erraztasun hobeekin bizitzeko aukera izatea da, eta eurak zaintzeaz arduratzen diren pertsonen lanak arintzea.

Helburu horrekin, etxebizitza egokitzeko edo jarduera hobetzen laguntzeko tresneria eskuratzeko maileguak edo dirulaguntzak emango dira.

Honako kasuetarako ematen dira laguntzak

  • Bainugelak adinekoentzako dutxa bihurtzeko lanak, komun, pasillo eta bestelakoetan barrak jartzea...
  • Ohe artikulatuak eta komunerako eserlekuak

Laguntza eskuratzeko baldintzak

  • 60 urtetik gorako mendekotasuna duen pertsona dependientea izatea
  • %30eko edo gehiagoko ezgaitasuna izatea

Laguntzaren zenbatekoa diru sarreren araberakoa izango da

Informazioa eta eskaera

Eskaria Urretxuko Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar da: Hitzordu eskaera