Eguna(k): ostirala, 4. Ordua(k): 19:30. TARTEAN TEATROA . Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Grunbaum, Fink eta Gerron XX mendeko berlindar kabareteko komiko ospetsuak izan ziren. Larrutik ordaindu zuten potereari iseka egiteko ausardia. Orain, ia mende bat geroago, kabaret berri batean bildu dira, Simplicissimus-en, dakitena egiten jarraitzeko: jendea dibertitu eta, ahal bada, kontzientziak suspertzeko."
Eguna(k): ostirala, 18. Ordua(k): 19:30. VAIVEN EKOIZPENAK. Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Manuel zahar-etxe batean bizi den gizon zakar eta isila da, baina Milagros bertara bizitzera azaltzen denean, agurearen egoera erabat aldatzen da. Milagrosen barne-indarrak eta bizipozak Manuel inguratzen duen iluntasuna argituko dute, baita honek dituen beldurrei aurre egiten lagundu ere. "Argiaren hautsa"-k bizitza, heriotza, duintasuna eta oroimena jorratzen ditu; samurtasuna zein hunkiberatasuna nagusi diren arren, testuak ez die muzin egiten guztiok jasaten ditugun bizipen latzei."