"Iparragirre 7" antzerkia

Hasten da: 08.12.2020 19:00

Labeaga Aretoa (Urretxu)

kultura.ur@urretxu.eus

943038088

Kategoriak: Kultura, Musika eta dantza, Eszena, Antzerkia, Ikus-entzunezkoak, Jose Mari Iparragirre

Etiketak: Dantza, Musika, Iparragirre 2020

Ikustaldiak: 5701


EGUNA: 25, igandea

Urretxuko Udalak jakinarazten du COVID-19 dela eta urriaren 25erako aurrikusita zegoen “Iparragirre 7” ikuskizuna COVID-19 dela eta atzeratu egin behar dela eta beste data batean egingo dela. Data berria zehaztutakoan jakinaraziko dugu behar adineko denboraz. Gonbidapena jasota zutenek gorde dezatela, balioa izango du eta hurrengo datan.

ORDUA: 19:00

ONDARE BIZIA - Ondarean Europako Jardunaldiak - Iparragirre eta XIX. mendea

"Iparragirre 7" antzerkia

2020ko abuztuan Jose Maria Iparragirre poeta eta musikariaren jaiotzaren 200. urteurrena izan da. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak hari omenaldia egitea planteatu du.

Aurkezten den proposamen eszenikoak Iparragirreren nortasunaren, ibilbidearen eta garaiaren profila azalduko du bere abesti ikonikoenen artean 7 hautatuta: begirada poliedrikoa ikuspegi desberdinetatik, bere unibertso pertsonalean oinarritutako mintzaira sentsorial eta poetikoarekin, publiko guztientzat modukoa, eta glosa epikotik aldentzen den diskurtsoarekin.  Giza erretratu hori erakusten joango zaigu bere inspirazio-iturriak (lurra eta hizkuntza), bere karisma (bihotza), bere tresnak (gitarra), bere lan-eremua (plazara!), edo bere obra ezagunena (zuhaitza).

IPARRAGIRRE 7 ikuskizunean zuzeneko musika, ikus-entzunezkoak, errezitatzeak eta dantza biltzen dira.

Ikus-entzunezkoek testuinguruan jartzen dituzte Iparragirreren obrak Iraia Okinaren ilustrazio bizidunen bitartez, eta Olatz Beobide aktoresa haiek “kontatzen” joango da agertokia Amaia Elizaran dantzariarekin partekatzen duen bitartean.

Musikari dagokionez, abestien interpretazioak haietara hurbilduko gaituzte errespetu osoz, baina aurreiritzi eta loturarik gabe, kolore musikal desberdinen bahetik pasatuz. Labur esanda, libre, Iparragirre bera bezala. Horretarako, Alberto Lizarralderen musika-zuzendaritza daukagu, eta soinu-paleta zabal batean mugitzen diren musikarien parte-hartzea, hain zuzen ere, musika tradizionala, rocka, jazza eta inprobisazioa, antzinako musika, gospela, musika garaikidea…

Hauek dira musikariak: Lide Hernando (ahotsa), Beñat Axiary (ahotsa), Sorkunde Idigoras (pianoa, zango-biola, loop-ak, ahotsa), Josetxo Silguero (saxo sopranoa eta baritonoa), Xabi Zeberio (nyckelharp, loop-ak, ahotsa), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, biolina, efektuak, ahotsa).

50 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuak sustatua. 

Morgancrea-k diseinatu eta egindakoa, Carlos Rodríguez eta Asun Lasarteren zuzendaritzarekin.

TOKIA: Labeaga aretoa

ANTOLATZAILEA: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Urretxuko Udala