HAUR ABESBATZEN TOPAKETA: “IPARRAGIRRERI OMENALDIA”

HAUR ABESBATZEN TOPAKETA: “IPARRAGIRRERI OMENALDIA”

Hasten da: 29.03.2020 19:30

Ederrena Pilotalekua (Urretxu)

Kategoriak: Kultura, Musika eta dantza, Jose Mari Iparragirre, Iparragirre 2020

Etiketak: Musika, Kontzertuak, Iparragirre 2020, Iparragirre

Ikustaldiak: 875


EGUNA: 29, igandea

ORDUA: 19:30

HAUR ABESBATZEN TOPAKETA: “IPARRAGIRRERI OMENALDIA”

TOKIA: Ederrena pilotalekua (Urretxu)

ANTOLATZAILEA: Urretxuko udala


Topaketaren helburu nagusietako bat parte-hartzaileek Jose Maria Iparragirre idazle eta abeslari ezagunaren obra eta biografia ezagutzea da, eta bisitatzen gaituzten haurrek Urretxu ezagutzea.

Iparragirreren figura lantzeaz gain gain, proiektuak ikasleen adimenak mundura zabaldu, haien kultura humanistikoa indartu eta praktika artistikoan sakondu nahi du proiektuak kantu koralaren bidez. Hari eta gitarra laukote profesional batekin lan egingo dute, eta horrek estetika "klasikoa" barneratzeko aukera emango die gaztetxoei.

Kontzertuak "mugaren" bi aldeetan egingo dira, parte hartzen duten abesbatzak Iparraldekoak zein Hegoaldekoak baitira. Horrela, ikasleek jende eta leku berriak ezagutzeko eta beren hizkuntza-ezagutzak eta gaitasunak zabaltzeko aukera izango dute.

Parte-hartzaileak
Urretxuko Gianzuri eskolako abesbatza.
Intxaurrondo Eskolako abesbatza (Gipuzkoa)
La Citadelle Eskolako abesbatza (Donibane Garazi. Baxe Nafarroa)
Jean Pujo Eskolako abesbatza (Donibane Garazi. Baxe Nafarroa)
Landatz Eskolako abesbatza (Hendaia. Lapurdi)
Donibane Garaziko musika eskolako Iparralai abesbatza. (Donibane Garazi. Baxe Nafarroa)
Harizko laukotea + gitarra (Irungo musikari profesionalak)
Antolaketa errazteari begira, 3 kontzertuak 2 asteburutan egingo dituzte