Hasten da: 08.08.2020 20:00
San Martin de Tours eliza (Urretxu)
Posted by Adelaide
Kategoriak: Kultura, Musika eta dantza, Jose Mari Iparragirre, Iparragirre 2020
Ikustaldiak: 4399
EGUNA: abuztuaren 8an
ORDUA: 20:00
TOKIA: San Martin de Tours elizan
Hamabostaldiaren ziklo bidaiariak Donostiako ohiko guneetatik kanpo eskainiko ditu kontzertuak berriro. Aurten ere Udalarekin elkarlanean Urretxun izango da abuztuaren 8an kontzertu berezia eskainiz 20:00etan, San Martin de Tours elizan.
Juan de Lizarazu maisuak XVI. Mendeko berritze lanetan diseinatu zuen egurrezko ganga zoragarriak dituen espazio honek, akustika ezin hobea du horrelako ekitaldiez bete betean gozatzeko.
Kontzertu honetan Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ere ospatuko da, German Ormazabal pianistaren, Maite Arruabarrena mezzosopranoaren eta Andoni Egaña bertsolariaren “Gu, gu, gu, gu… eta beste zenbait doinu” proposamenarekin.
Sarrera: Sarrera doan da baina KOBID-19a dela eta ezarritako segurtasun neurriak eta aforo muga medio, ezinbestekoa zen aldez aurretik gonbidapena jasotzea, Uztailaren 27tik abuztuaren 5era, biak barne, Aizpurunea kultur etxean (*)
* Kultur ekintza honek sekulako harrera ona izan du herritarren artean eta dagoeneko agortu dira sarrerak