Select your language

KOLAPSOA, Jon Ander Urresti (eus)

Hasi: 05.06.2026 20:15
Kategoriak: Eszena, Antzerkia
Ikustaldiak: 15

"Turbokapitalismoak sinetsarazi digu urtero izan dezakegula mugikor berria, udaberri eta udazkenero zapata berriak, hilero berriztu dezakegula armairua eta astebururo egin dezakezula eskapadatxoa. Kapitalismoak sinetsarazi digu, hau eginda ere munduak berdin jarraituko duela, neurtuta dagoela zenbat kontsumitu dezakegun. Konpostagarria izan daitekeela produzitzen dugun guztia, ez dugula beldurrik izan behar. Gizakia animalia sortzaile eta inkonformista dela eta bere eboluzioan aurrera egiteko ekoiztu egin behar duela. Sinestarazi digute ez dagoela mugarik, edo egon ezkero ez direla gure ardura. Eta guk “Bizi ezazu momentua”-ren bertsiorik kutreena erosi diegu eta pixkanaka ahaztu egin gara bizitza zoriontsu batek ez duela horrenbeste su artifizial behar. Zenbat behar dugu? Edo “zer” behar dugun galdetu behar diogu gure buruari?"

ANTOLATZAILEA Urretxu eta Zumarragako udalak

  • Sarrera: 10€. Salgai takilan, makina eta online.
  • Gazte txartelarekin: 7€
  • Ordu gaztea: <30 urte <30 min. 5€

 2026 HELDUENTZAKO ARTE ESZENIKOEN PROGRAMAZIOA

  • irailak 4, EMPAQUE, Chicarrón (cas)
  • urriak 2, MIKEL AZPIROZ, musika emanaldia
  • azaroak 6, FELIZ DÍA, Sutottos teatro (cas)
  • abenduak 4, KANDIDA, Tartean teatroa (eus)


Select your language

Urretxuko udala