HODEI GUZTIEN GAINETIK Markeliñe
Istorioak kontatzen du nola aita batek, errutinan harrapatuta, jolasaren plazera ahazten duen, aingeru arlote bat bizi den "kartoizko zeru" batean esnatzen den arte. Horrekin batera, galdutako errugabetasunerantz abiatzen da, sinpletasunean ezohikoa dena aurkituz. Leku horretatik munduko borrokak ikusten ditu eta bere semea bakarrik jolasten, eta horrek tristura eta damua pizten ditu harengan.
55 min – + 3 urte
Sarrerak: 5 € (salgai emanaldi egunean bertan, takilan: 16:00-17:00)
Bonuak:
- Zortzi ikuskizunerako bonoa:
- haurra + heldua: 35 €
- haurra: 22,50 €
- SALGAI urtarrilaren 14tik 23ra Urretxuko Aizpurunea kultur etxean:
- Astelehenetik ostiralera: 16:30 – 19:30





