MOKO - Gorakada
Ume ausart bat erori egin zen, aurpegia desitxuratuz, eta denak Moko deitzen hasi zitzaizkion, munstro bat bezala ikusiz. Bakarrik eta onartua izateko irrikan, dohain bat aurkitu zuen: hitzak "ehizatu" eta poesia bihurtu zitzakeen. Horrela, besteek beren itxurari erreparatzeari utzi zioten eta beren barruaren edertasuna ikusi zuten.
60 min – + 6 urte
Sarrerak: 5 € (salgai emanaldi egunean bertan, takilan: 16:00-17:00)
Bonuak:
- Zortzi ikuskizunerako bonoa:
- haurra + heldua: 35 €
- haurra: 22,50 €
- SALGAI urtarrilaren 14tik 23ra Urretxuko Aizpurunea kultur etxean:
- Astelehenetik ostiralera: 16:30 – 19:30



