Musika Hamabostaldiak bisita egingo dio Iparragirreri abuztuaren 25ean

“Musika aitzaki” programaren barruan, Ignaziotar Ibilbidean Musika Hamabostaldiak egingo duen bigarren txangoa, Azkoitiako Aizpurutxo auzoa eta Urretxuko udalerria arteko pasealdi atsegina izango da.

Urretxura iritsi aurretik Zumarragako Etxeberri auzoan egingo da geldialdia, bertan Joxe Agustin Elorza eta Iñaki Larrañaga trikitilariak izango direlarik. Aurtengo txangoan musikak aparteko garrantzia izango du; izan ere ibilbidea Iparragirre Plazan, Urretxuko koplariaren omenezko estatua dagoen tokian amaituko da. Hantxe Goiargi abesbatzak Iparragirreren hainbat abesti abestuko ditu eta Iparragirre erraldoia eta “Iratzarri” dultzaineroak ere ibiltariekin egongo dira.

Egitaraua:
Irteeera oinez Aizpurutxotik Urretxura a Urretxu: 10:00
Aurregeldialdia Etxeberrin: 11:30
Urretxun Iparragirreri omenaldia: 12:00