Ekainaren 11n eta 19an herrian egingo diren kultur eta kirol ekintzak direla eta, parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko eta ,era berean, herriko bizilagun guztiei kalte gutxien sortzeko helburuarekin, Urretxuko Udaltzaingotik hartuko diren trafiko neurrien berri ematen dizuegu.
Ondoren aipatzen diren egun eta orduetan egingo diren ekintzen ondorioz, trafiko mozketak egingo direla herriko kaleetan.
Kale mozketak ondorengo kaleetan eta ordutegi hauetan izango dira:
- Larunbata 11: 16:00etatik 17:30etara SAN JUAN SARIA txirrindulari proba.
- Iparragirre- Labeaga 2 eta 26 zenbakien arteko eremua-Kalerrota-Barrenkale.
Txirrindulari proba herrigunean egingo den zirkuitu itxia izango denez, ezingo da kale hauetara sartu edo irten.
Udaltzaingotik gomendatzen da aipaturiko ordutegian autoa erabili nahi izanez gero, ibilgailua aurretik kalean uztea.
- Igandea 19: 12:00etatik 14:00etara DANTZARI TXIKI.
- Ipeñarrieta-Labeaga-Kalerrota-Areizaga eta Iparragirre kaleak.
Udaltzainek eta ekitaldiko bolondresek agindutakoaren arabera murriztuko da zirkulazioa.
Garraio publikoko zerbitzuan honako eragina izango du: