Datorren igandean, ekainaren 20an, ospatuko den XXXVII GIPUZKOA KLASIKA proba dela eta, parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko eta, era berean, herriko bizilagun guztiei galera gutxien sortzeko asmoarekin, Urretxuko Udaltzaingoak hartuko dituen trafiko neurrien berri emango dizuegu jarraian:
- Debekatuta egongo da Iparragirre kaleko 40 eta 56 zenbakien eta Iparragirre 15 eta 27 zenbakien arteko aparkalekuetan aparkatzeaEkainaren 19tik arratsaldeko 18:00etatik lasterketa bukatzen den arte, hau da, ekainaren 20ean 14:30ak aldera.)
- Txirrindulari probako protokoloa dela eta, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiaraztekoa, Iparragirre plazako eremua ikusle gabeko eremua izango da. Bertatik soilik etxebizitzetara eta ezinbesteko eginkizunak egiteko igarotzea egongo da, baina inolaz ere ezingo da antolakuntzak itxitako eremuan proba ikustera gelditu.
- Trafiko mozketa puntualak egingo dira Iparragirre, Labeaga, Ipeñarrieta, Mundo Mejor eta Matxinporta kaleetan, beti ere 09:00etik 14:30etara bitartean. Irteera 10:00etan izango da Iparragirre plazan eta helmuga 13:30etan Iparragirre plazan; ordu horietan, beraz, guztiz debekatuta egongo da Iparragirre kalean zirkulatzea. Gainontzeko tartean, udaltzainek eta probako boluntarioek agindutakoaren arabera murriztuko da zirkulazioa udalerriko kaleetan.
- Garraio publikoko zerbitzuan ondoko eragina izango du:
UK-06 zerbitzuak, Zumarragako Okendo kaleko sahiesbiderako sarbidea izango du geltoki ordezkotzat, 08:38, 11:38 eta 13:00 arteko zerbitzuentzako.