Gainzuri-Komentua: Erregimen orokorreko 15 etxebizitza babesturen eta 10 etxebizitza tasaturen esleipena.
- Erregimen orokorreko 15 etxebizitza, 14 kupo orokorrean eta etxebizitza 1 mugikortasun mugatua dutenentzako erreserbatua.
- Erregimen tasatuko 10 etxebizitza, 9 kupo orokorrean eta etxebizitza 1 mugikortasun mugatua dutenentzako erreserbatua.
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da.
Eskaerak aurrez-aurre aurkez daitezke Udalaren Erregistro orokorrean 9:00etatik 14:00arte, eta Erregistro Elektronikoan:
Urretxuko Zerbitzu digitalak (gipuzkoa.eus)
Etxebizitza horiek eskuratzeko baldintzak honako hauek dira:
A) Etxea erosteko Etxebiden izena emanda egotea 2022ko martxoaren 31a baino lehenago.
B) EAEn erroldatuta egotea 2021/12/1eko datan, etengabeko izaeraz 3 urtez gutxienez.
Lehentasun-hurrenkera hau ezarri da:
1.- Urretxun erroldatutakoak.
2.- Urola Garaiako gainontzeko udalerrietan erroldatutakoak.
3.- Erroldatuta egon ez arren, Urretxun etengabe lan egitea azken 3 urteetan, 2020. urtea erreferentziatzat hartuta.
4.- EAEko gainontzeko eskatzaileak.
C) Jabetzan etxebizitzarik ez izatea. Nolanahi ere, kasu hauetakoren batean dauden eskaerak onartuko dira:
- Bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzak.
- Banantze, dibortzio edo izatezko bikoteen azkentze prozeduretan beste ezkontidea judizialki izendatutako etxebizitza.
- Hipoteka betearazteko prozedura batean judizialki edo notario bidez esleitutako etxebizitza.
- Irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitza, titularrak 70 urtetik gorakoak badira.
- Gainokupatuta dauden etxebizitzak.
D) Urteko diru-sarrera haztatuak:
Erregimen orokorreko etxebizitzak badira: gutxienez 12.000 € eta gehienez 39.000 €.
Erregimen tasatuko etxebizitzak badira: gutxienez 15.000 € eta gehienez 50.000 €.
Erregimen orokorreko BOEak esleitzeko oinarriak
Erregimen orokorreko eskaera-orria
VPO GAINZURI KOMENTUA ESKAERA ORRIA.doc Popular 98 KB 438 | 07/02/2022 15:09:05 |
Erregimen tasatutako BOEak esleitzeko oinarriak
Erregimen tasatutako eskaera-orria
VT GAINZURI KOMENTUA ESKAERA ORRIA.doc Popular 98 KB 348 | 07/02/2022 15:09:06 |