Iparragirre 2020 agenda

Haur koruen topaketa

29.03.2020
Posted by Maialen Fidalgo

Topaketaren helburu nagusietako bat parte-hartzaileek Jose Maria Iparragirre idazle eta abeslari ezagunaren obra eta biografia ezagutzea da, eta bisitatzen gaituzten haurrek Urretxu ezagutzea.

Iparragirreren figura lantzeaz gainĀ gain, proiektuak ikasleen adimenak mundura zabaldu, haien kultura humanistikoa indartu eta praktika artistikoan sakondu nahi du proiektuak kantu koralaren bidez. Hari eta gitarra laukote profesional batekin lan egingo dute, eta horrek estetika "klasikoa" barneratzeko aukera emango die gaztetxoei.

Kontzertuak "mugaren" bi aldeetan egingo dira, parte hartzen duten abesbatzak Iparraldekoak zein Hegoaldekoak baitira. Horrela, ikasleek jende eta leku berriak ezagutzeko eta beren hizkuntza-ezagutzak eta gaitasunak zabaltzeko aukera izango dute.

Parte-hartzaileak
Urretxuko Gianzuri eskolako abesbatza.
Intxaurrondo Eskolako abesbatza (Gipuzkoa)
La Citadelle Eskolako abesbatza (Donibane Garazi. Baxe Nafarroa)
Jean Pujo Eskolako abesbatza (Donibane Garazi. Baxe Nafarroa)
Landatz Eskolako abesbatza (Hendaia. Lapurdi)
Donibane Garaziko musika eskolako Iparralai abesbatza. (Donibane Garazi. Baxe Nafarroa)
Harizko laukotea + gitarra (Irungo musikari profesionalak)
Antolaketa errazteari begira, 3 kontzertuak 2 asteburutan egingo dituzte


2020 ekitaldiak

Hieru herri, bizitza bat

Hiru herri, bizitza bat. Aurkezpena

Bertsoaren Harria - Herria kantuan

Bertsoaren Harria - 1. saioa

Bertsoaren Harria - 2. saioa

Bertsoaren Harria - 3. saioa

Musika Hamabostaldia Urretxun

2017 Iparragirre Sariak