Iparragirre 2020 agenda

"Hiru herri, bizitza bat" - PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Hasten da: 03.02.2020 12:30

EGUNA: 3, astelehena

ORDUA: 12:30

"HIRU ETXE BIZITZA BAT" PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Iparragirreren bizitzaren puzzlea osatzeko eskaintza konbinatua 3 museoen bisitekin: Zumalakarregi, Igartubeiti eta Urretxuko aldez zaharra

TOKIA: Urretxuko udaletxeko batzar areto nagusia

ANTOLATZAILEA: Urretxuko Udala, Zumalakarregi Museoa, Igartubeiti museoa


Bisita konpletua hiru etapa edo bisitez osatua dago, eta hauek gidatuak edo autonomoak izan daitezke, mugikorra eta QR kodeak erabiliz, zeinak  tokiaren ezaugarriak eta Iparragirreren bizitzako pasarteak  kontatuko dizkiguten.

Bisita giadatuak: 

  • Martxoak 15
  • Apirilak 26
  • Maiatzak 24
  • Ekainak 14

Urretxu herria

  • Iparragirre eta Gaspar de Jauregiren jaioterria: jaiotetxea, alde zaharra, estatua, parrokia, hilerria eta beste hainbat puntu estrategikotan QR kodeak ezarriko dira, telefono mugikorrarekin irakurtzean tokiko historia eta Iparragirreren bizitzako pasarteak kontatuko dizkigutenak. Iparragirre eta bere herriaz gain, Angela Kerexeta emaztea eta garaiko emakumeen bizitza ezagutzeko aukera ematen digu bixita honek.
  • Hileko lehen igandean bisita gida profesional batek egingo du, eta Angelaren bizitzan sakonduko duen  interpretazio bat ere egingo da.

Zumalakarregi Museoa

  • Tomas Zumalakarregi, jeneral karlista eta Migel Zumalakarregi, politiko liberala.
  • Aintzin Erregimenetik Liberalismorako pasabide bortitza, Frantzes Iraultza eta Gerrate Karlisten sorrera eta ondorioak. Bigarren Gerrate Karlista.
  • Leopodina Rosa, XIX. mendeko migrazioa XXI.ean islatua, erakusketa, 2019-09-20/2019-03-22

Igartubeiti Baserri Museoa

  • Dolare baserrien sorrera eta bilakaera.
  • Baserriko bizimodua.
  • Erdi Aroko azken mendeetan gerrari feudalen indarkeriak izua ekarri zuen Euskal haranetako baserritarren artera. Orduan hiribilduen babesa bilatu zuten nekazariek. Ezkioko eta Zumarragako jendeak erregeari eskatu zion hiribildu harresitua sortzeko bere burua babesteko. Tartean zegoen Pedro Yartua, Igartu etxearen jabea, 1383an Urretxuko Villarreal edo hiribildua sustatu zutenean.

2020 ekitaldiak

Hieru herri, bizitza bat

Hiru herri, bizitza bat. Aurkezpena

Bertsoaren Harria - Herria kantuan

Bertsoaren Harria - 1. saioa

Bertsoaren Harria - 2. saioa

Bertsoaren Harria - 3. saioa

Musika Hamabostaldia Urretxun

2017 Iparragirre Sariak