HAURRENTZAKO ANTZERKIA: “LINBO PLANETA”

HAURRENTZAKO ANTZERKIA: “LINBO PLANETA”

Hasi 17.02.2019 17:00 bukatu 17.02.2019 17:51

Labeaga Aretoa (Urretxu)

Posted by cm-ahc

Kategoriak: Euskara, Kultura, Haurrentzako Antzerkia, Haurrentzako

Etiketak: Haurren antzerkia, Dejabu Panpin Laborategia

Hits: 261


EGUNA

OTSAILA 17 | Igandea

ORDUA

EKITALDIA: HAURRENTZAKO ANTZERKIA, "LINBO PLANETA"

(+6 urte/años), Dejabu Panpin Laborategia

TOKIA: Labeaga aretoa (Urretxu)
ANTOLATZAILEA: Urretxu eta Zumarragako udalak

Haurrentzako antzerkia
Dejabu Panpin Laborategia

Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso? Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.

Fitxa artistikoa

  • Idazketa eta zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga
  • Zuzendaritza eta eszenografia: Urko Redondo
  • Antzezleak: Miren Alkala eta Alvaro Garayalde

Ikuskizunaren fitxa

  • Ikuskizun mota: antzerkia
  • Publikoa: 6 urtetik gorakoak
  • Iraupena: 50 min

HAURREN ANTZERKIA 2019 ok.pdf
Popular 657.93 KB 438
11/01/2019 13:07:18