IPARRAGIRRE 2020

Urretxu, 1820 - 2020

Ideiak eta proiektuak

2020. urtean, 200 urte beteko dira Jose Maria Iparragirre Balerdi Urretxun jaio zenetik (1820-1881). Iparragirreren irudia asko ikertu izan den arren, berreskuratu egin nahi dugu, XXI. mendeko leihotik begiratuz.

Urtemuga honek eskaintzen digun aukera paregabea baliatuta, beharrezko deritzogu Gipuzkoarekin eta Euskal Herriko erakundeekin partekatzea Iparragirre, urretxuar euskaldun unibertsala, ezagutzera emateko gure ardura eta egitekoa.

PLAN OROKORRA

TESTUINGURUA

Testuinguruaz eta eragin-eremuaz hitz egiten dugunean, ez dugu Urretxura mugatu nahi;  Euskal Herri osora zabaldu nahi dugu eremua, Iparragirreren eraginpeko lurralde osoa hartu nahi baitugu.

Ez ditugu bazter utzi nahi Jose Maria Iparragirre bizi izan zen, jo izan zuen edo harekin lotura zuzena duten tokiak, hala nola Madril, Argentina, Paris, etab.; hala ere, Euskal Herria azpimarratu nahi izan dugu eragin-eremu horren barnean, inguru horretan egin baitezakegu gehien.

.

PROIEKTUAK

Esparrua
Non
Data
Komunikazioa

IPARRAGIRRE. WEBAREN BESTALDEAN

Iparragirreren inguruko artxibo historikoa udal webgunean: abesti, poema, irudi, bibliografia, erakusketa birtuala
online
2019 - 2022
Literatura

BERTSOAREN HARRIA

Liburu honen helburua gure ondare material eta Inmaterialaren zati garrantzitsua diren artelan horiek denak ezagutaraztea da, interpretazio multiple batean: irudi. bertso. giro, ibili. gogoeta.
Herriartekoa
2020/01/14
Komunikazioa

WIKIPARRAGIRE

Editatoria-Iparragirre
online
2020/12/01
Musika

MUSIKA SINFONIKO KORALA

Iparragirreren figura hari gidari  izango duen Kontzertua.
Urretxu
2020/06/14
Musika

IPARRAGIRRE KANTUZ

Kantu talde ezberdinek eta urretxuarrek XIX. mendera salto egingo dute egun batez eta herria ere atonduko da.
Urretxu
2020/09/5
Musika

MUSIKA HAMABOSTALDIA

Donostiako Musika Hamabostaldiaren "Musika Aitzaki" programan Urretxun izango da Abuztuan
Urretxu
2020/08
Musika

HAUR KORU TOPAKETA

Iparragirreren bizitza eta kantuak ezagutzera ematea

Urretxu

Donostia

Baigorri

2019/03/28
Musika

IPARRAGIRRE BALERDI KANTUAN

Iparragirre Balerdi Musika tailerrak eta Urretxu Zumarraga Ikastolak antolatutako kontzertu berezia
Urretxu
2020/10/17
Antzerkia

ANGELITA, IPARRAGIRREREN BERTSO ASKEA

Iparragirreren figura Angela Kerexetaren begietatik helarazten digun antzezlana
Herriartekoa
2020/03/20
Antzerkia

LORALDIA. BIHOTZEKO JOSE MARI

Loraldia Kultur Elkarteak Iparragirreren inguruan antolatutako antzezlana
Herriartekoa
2020/03/10
Zinema

FILM DOKUMENTALA

Iparragirreren figura aztertzen duen film dokumentala
Herriartekoa
2020/12/11
Literatura

IPARRAGIRRE EN LA CORTE

El "Gernikako Arbola" y los vascos en el Madrid del XIX
Euskal bardo ezagunenaren madrilgo joanetorrien inguruko liburua
Madrid
2020/06/18
Literatura

IPARRAGIRRE LITERATUR SARIAK

Iparragirre literatur sari ezagunak indartu
Urretxu
2020/03/06
Haurrak

EGUTEGIA

Iparragirreren bizitza eta kantuak ezagutzera emango dituen egutegia
Urretxu
2019/12/17
Turismoa

IPARRAGIRREREN IBILBIDEA

Baserriko bizimodua, XIX. mendean gertatu ziren aldaketa bortitzak, emigrazioa, garaiko pertsonaiak, Iparragirre, Zumalakarregi anaiak, Gaspar de Jauregi, egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko funtsezko den garai horretan murgiltzea du helburu ibilbide honek.
Urretxu, Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegi) eta Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio)
2020/02/03
Turismoa

IPARRAGIRREREN URRETXU

Teknologia berriez baliatuz Iparragirreren garaiko Urretxu ezagutu.
Urretxu
2020/02/01
Turismoa

URRETXU, ANGELA KEREXETAREN BEGIETATIK

XIX. Mendeko Urretxu, garaiko emakumeen begietatik erakusten duen bisita gidatua.
Urretxu
2018/06/01
Urretxutik mundura

IPARRAGIRREREN HERRIAK

2020ko Folklore jaialdian Iparragirreren figura omendu, bizi izan zen herrietako taldeekin batera. Urretxun.
Urretxu
2020/09/12
Urretxutik mundura

IPARRAGIRREREN ARBOLA

Iparragirre hil zen tokian, Zozabarron (Itsaso) Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko da musikariaren omenez.
Itsaso
2020/04/05
Urretxutik mundura

AL ENCUENTRO DE IPARRAGIRRE

"Al encuentro de Iparragirre: Siguiendo la pista del Gran Arlote entre canciones, imágenes, objetos y textos" hitzaldi sorta
Urretxu
2020/05/06