Desde 26.11.2022 19:00 hasta 26.11.2022 20:00
En Labeaga Aretoa (Urretxu)
Publicado por Super User
Vistas: 1367
“POPATIK”, Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena, Xabier Crehuet, Aingeru Mayor. Popatik taldearen emanaldi poetiko-musikala.
Ikuskizun honetan hitzak eta musika jartzen dizkiogu maitatzeari. Poesia eta kantak. Akordeak eta konpasak, xuxurlak eta oihuak, errimak eta arritmiak, ipuinak eta bertsoak. Hitz goxoak eta hitz lizunak... Baita isiluneak ere.
Maitatzea ez ezik, beste hainbat gai ere la(zta)ntzen ditugu: gizontasun ereduak, sexu-identitatea eta transexualitatea, bikote harremanak eta askatasuna, kalean bizi direnen errealitatea, gerra eta bortizkeria, musikaren magia eta artearen beharra...
Hiru gizon oholtza gainean, gizontasun eredu hegemonikoak zalantzan jarriz. Hiru gizon maitasun erromantikoaren moldeak hautsiz. Hiru gizon maitatzearen arteari buruz: zaurgarritasuna, elkarzaintza, samurtasuna...
Xabier Creuet: musikaria
Ekaitz Goikoetxea: sortzailea eta bertsolaria
Aingeru Mayor: sexologoa
Antolatzailea: Urretxuko Udala