Berriak

Previous Next

Datozen egunotan Labeaga eta IpeƱarrieta kaleen artean Urola ibaia zeharkatzen duen zubian lan desberdinak egingo dira. Honek, bide itxierak, aparkaleku moldaketak eta autobus zerbitzuaren geltoki aldaketak ekarriko ditu. Informazio zabalagoa atxikitako dokumentuan ikusi daiteke.

Unai Badiolak zinegotziari izateari uko egin dio. Alderdi politikoek eskertu zuten Badiolaren dedikazioa, Jon Luqui alkateak azpimarratu zuen "udal lanerako izan duen jarrera, zerbitzu publiko gisa ulertuta" eta bere taldeko bozeramaile eta alkate ohi Oihane Zabaletak eskertu zion "duela sei urte elkarrekin abiatutako bidea".

Bueltan da KAIXO udal aldizkaria; bertsio fisiko zein elektronikoan. Botaiozu begirada bat,merezi du eta!

EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak Istanbul, Kairo eta Somaliako atentatuak gaitzetsi ditu eta gonbidapena luzatu die udalei, abenduaren 13an, eguerdiko 12:00etan, bost minutuko isileko elkarretaratzeak konbokatzera, bertan guztion gaitzespena eta elkartasuna adierazteko.

Kanpainaren aurkezpena

Egin selfia! Horixe izan da atzo eguerdian Urretxuko kultur etxean aurkeztu zuten kanpainaren leloa. Urola Garaia Mankomunitatearen ekimenez, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina berria aurkeztu zuten atzo: dendari eta bezero euskaldunen artean selfia ateratzeko proposamena egin dute oraingoan, eta ondorioz erosketa txartel mordoa banatuko dira partaideen artean.

Urretxuko udaleko hainbat zerbitzuetan egindako lanak amaituta, kontu-hartzailetza eta diru bilketa eta Gizarte Ekintzetako bulegoak behin betiko zero solairuan kokatuko dira, hau da, Iparragirre kalearen pare gelditzen den solairuan.

Orrialdea 1/5