Santa Barbara baseliza

Situada a la falda del monte Irimo es un lugar de esparcimiento con muy buenas vistas sobre la comarca del Alto Urola. Adosada al ábside tiene la casa seroral, hoy convertida en restaurante.

Barrualdea ageriko harriarekin egina dago, eta azkeneko berrikuntzaren ondoren, erdi-erliebean landutako erretaula nagusia mantendu da. Beheko predelan eszena hauek ikus ditzakegu: “Baratzeko otoitzaldia”, “Veronika Jesukristoren aurrean” eta “Jesusen harrapaketa, erromatar bati belarria mozteko prest dagoen San Pedrorekin”.

Hurrengo maila batean, Santa Barbararen zigortze-eszena bat ikus dezakegu. Erretaularen erdian, berriz, XVIII. mendeko santuaren irudia dago. Mendiaraz egilearen obrak dira biak (1580).

Goialdean, Jesusen bi tailu ikus daitezke, Ama Birjinaren eta San Juanen artean, eta, hori guztia osatzeko, triangelu formako frontoia. Burdina forjatuzko korua eta pulpitua ditu.

Gipuzkoako Batzar Orokorrek  Urretxuri baselizaraino iristen zen bide bat egiteko agindu zioten 1522an, Errege Bide bihurtu zena gero.
1982-83 urteetan, Urretxuko Udalak zaharberritze sakona egin zion. Baselizaren mantentze-lanak Mendizabal baserrikoek egin izan dituzte beti, oinordetzari jarraiki.

Abenduaren lauan egiten da ospakizuna. Meza bakarrik ematen da, eta han gordetako santuaren erlikiari musu ematen zaio. Ospakizunak ekainaren 24ra aldatu dira, eta egun horretan, herri-prozesioa, meza eta ospakizun herrikoiak egoten dira.

Bi errepideetatik igo daiteke:

Aparkaleku handia, aisialdirako zonak, iturria eta jatetxea ditu.