Udal Liburutegia

Deskribapena

20.000 liburu, 1200 bideo, 600 CD y 100 CD-Rom inguru dauzkagu.

Kontsulta eta erreferentzia

Bildumaren katalogoa ordenadore bidez kontsulta dezakezu liburutegian bertan eta interneten ere Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS) orrian Urretxuko Udal Liburutegia aukeratuz

Hemeroteka

  • Egunkariak: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Berria, Gara, Goierriko Hitza.
  • Aldizkariak: Gai ezberdineko 50 aldizkari inguru dauzkagu.

Bideoteka: Filmeak eta helduentzako dokumentalak maileguan eraman edota liburutegian bertan ikusteko aukera duzu.

Fonoteka: Maileguan eraman edota liburutegian bertan entzun ditzazkezun musikako CD, DVD, aldizkari eta liburuek osatzen dute sail hau. Musika klasikoa, Euskal musika, jazz eta soul, Rock eta pop eta Bestelako musikak ataletan sailkatuta daude.

Internet: Bost ordenadore ditugu internetara konektatu eta zure lanak egiteko ofimatikako oinarrizko programekin. Liburutegiko bazkide txartela beharrezkoa da, eta egunero ordu erdi batean zehar zerbitzu hau erabiltzeko aukera duzu.

Mailegu pertsonala eta fotokopia zerbitzua