Udal Liburutegia

20.000 liburu, 1200 bideo, 600 CD y 100 CD-Rom inguru dauzkagu.

Kontsulta eta erreferentzia

Bildumaren katalogoa ordenadore bidez kontsulta dezakezu liburutegian bertan eta interneten ere Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS) orrian Urretxuko Udal Liburutegia aukeratuz

Hemeroteka

  • Egunkariak: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Berria, Gara, Goierriko Hitza.
  • Aldizkariak: Gai ezberdineko 50 aldizkari inguru dauzkagu.

Bideoteka: Filmeak eta helduentzako dokumentalak maileguan eraman edota liburutegian bertan ikusteko aukera duzu.

Fonoteka: Maileguan eraman edota liburutegian bertan entzun ditzazkezun musikako CD, DVD, aldizkari eta liburuek osatzen dute sail hau. Musika klasikoa, Euskal musika, jazz eta soul, Rock eta pop eta Bestelako musikak ataletan sailkatuta daude.

Internet: Bost ordenadore ditugu internetara konektatu eta zure lanak egiteko ofimatikako oinarrizko programekin. Liburutegiko bazkide txartela beharrezkoa da, eta egunero ordu erdi batean zehar zerbitzu hau erabiltzeko aukera duzu.

Mailegu pertsonala eta fotokopia zerbitzua

Mailegu pertsonala

Gehienik ere 3 liburu, edo ta 3 ikusentzutekoak eraman ditzakezu maileguan. Liburuentzako epea 15 egunetakoa da eta beste 15 egun berriztu daitezkeelarik. Beste materialentzako epea 7 egunetakoa da eta beste 7 egun berriztu daitezke. Berriztapenak liburutegia etorriz, telefonoz edo interneten bidez egin daitezke.

Mailegu kolektiboa

Ikastetxeek eta bestelako erakundeek dokumentu kopuru eta epeetan mailegu baldintza bereziak dauzkate.

Biblioteken arteko mailegua

Eskatutako eta gure bilduman ez dauden dokumentuak lokalizatu eta beste biblioteketan eskatzeko konpromisoa hartzen du liburutegiak. Aldi berean gure dokumentuak beste liburutegien eskura jartzen ditugu.

Wifia

Tokiko bilduma eta bilduma bereziak

Nolabait Urretxu eta inguruarekin erlazionaturiko dokumentuek osatzen dute tokiko bilduma: liburuak, aldizkariak, liburuxkak, kartelak, bideoak, cd-ak eta beste edozein material.

Bilduma honen helburua material honen kontserbazioa da eta Liburutegian bertan bakarrik kontsulta daiteke. Dena den hauetako batzuk mailegatu daitezke.

Txiki txokoa

Txiki txokoa: 0-4 urte bitarteko haurrentzat

Haur eta Gazte Saila

5-16 urte bitartekoentzat

Fondoa

Kontsultak egiteko liburuak eta maileguan eraman daitezkeen irakurketa liburuak, aldizkariak, CDak, CD-Romak eta bideoak

Internet

Ordenadoreak inpresorarekin dauzkagu internetara konektatu edota lanak egiteko. Gurasoen baimena behar da (8 urtetik gora).

Ekintzak

Ipuin kontaketak, hitzaldiak, erakusketak…

Bisita gidatuak

Urretxuko eta inguruko ikastetxe eta bestelako erakundeekin batera adostutako bisitak antolatzen ditugu.