Lehiaketak eta bekak

XI. KALE PINTURA LEHIAKETA 2018 Urretxu - Zumarraga

Zumarraga eta Urretxuko udaletako kultura batzordeek XI. Kale Pintura Lehiaketa antolatu dute 2018ko ekainaren 17rako.

OINARRIAK

LEHIAKIDEAK: Edozeinek parte hartu ahal izango du, eta nahi beste lan aurkeztu ahal izango dira.
GAIA: Lanak lehiaketa egunean bertan egin beharko dira Urretxu eta Zumarragako kaleetan.
TEKNIKAK ETA FORMATUA: Lanen neurria gehienez 1 X 0,81 metrokoa izango da, teknika librea izango delarik. Lanak egiterakoan edozein oinarri erabili ahal izango da, baina lana euskarri gogor batean jarri beharko da aurkeztu aurretik. Lanak egiteko beharrezko tresna guztiak egileek ekarri beharko dituzte.
LANEI ZIGILUA JARTZEA: Erabiliko diren euskarriak Urretxuko udaletxeko sarreran, portaloian, zigilatuko dira lehiaketa egunean, goizeko 9etatik 10etara. Euskarriak aurretik prestatuta ekarri ahal izango dira, baina ez da onartuko inolako marrazki edo marra aztarnarik duenik.
LANEN AURKEZPENA: Urretxuko Udaletxeko sarreran aurkeztu beharko dira, lehiaketa egunean, 13:00etik 13:30era.
SARIAK: Honako hauek izango dira:
  • 1.saria……………………....................................................600 € eta garaikurra
  • 2. saria…………………………………………………………...... ......400 €
  • Herriko lanik onenaren saria….………………………...…… .....250 € eta garaikurra
  • 16 urtetik beherako gaztetxoak: 2 material lote zozketatuko dira parte-hartzaileen artean.
  • *Inork ezingo du sari bat baino gehiago jaso.
EPAIMAHAIA: Antolatzaileek izendatutako epaimahai gaitu batek aukeratuko ditu lanik onenak. Epaimahaiak hartutako erabakia eta epaimahaikideen izenak lehiaketa egun berean, 14:30ean, jakinaraziko dira. Ondoren, sari banaketa izango da. Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanen kalitate artistikoa nahikoa ez balitz, sariak hutsik geratuko lirateke. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta askatasun osoa izango du oinarri hauetatik sor litezkeen zalantzen gaineko erabakiren bat hartzeko, une oro bere erabakia nagusi izango delarik.
LANEN JABETZA: Lan irabazleen jabetza eta euren erreprodukzio eta erakusketa eskubideak antolatzaileenak izango dira, eta egileek ezin izango dute egile-eskubiderik eskatu.
LANAK BERRESKURATZEA: Saririk irabazi ez duten lanak sari banaketa ekitaldiaren ondoren jaso ahal izango dira Urretxuko Udaletxeko sarreran, portaloian, 15:00ak bitartean.
BESTE OHAR BATZUK: Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egin ahal izango dituzte. Era berean, aurkeztutako lanak zaintzeaz arduratuko dira antolatzaileak, baina ez dute lanek lehiaketan zehar izan lezakete kalteen erantzukizunik izango.
  • Epaimahaia erabakia hartzen ari den bitartean luntxa eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei Urretxuko Udaletxeko sarreran bertan.

Oinarriak:

 

Urretxuko udala