Santa Anastasia Jaietako III. Argazki Lehiaketa

Inprimatu

O I N A R R I A K

PARTAIDEAK: Nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Kategoriak: haurrak, 16 urte arte, eta helduak. 

GAIA: 2017ko Santa Anastasia Jaiak. (Jai egitarauan sartutako guztia).

AURKEZPENA: Irailaren 21eko arratsaldeko 2ak arte. 

OBRAK LEHIAKETARA AURKEZTEA: Pertsona bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango du. Lanak JPG formatuan bidaliko dira, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Lanak bidaltzeko mezu elektronikan, egilearen hainbat datu adieraziko dira, hala nola izen-abizenak, adina, herria, telefono-zenbakia. 

Mezu elektronikoa jaso izanaren baieztapena bidaliko da, hura jaso dela frogatzearren. 

Argazkiak edita daitezke. 

Artxiboa BEREIZMEN TXIKIAN bidali beharko da. Formatu horizontala badu, alde handienak gehienez 1024 pixel edukiko ditu, eta formatu bertikala badu, 768 pixel. 

Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, eta argazkiak inprimatzeko asmoarekin, artxibo digitala BEREIZMEN HANDIAN aurkezteko eskatuko die antolakuntzak irabazleei. 

EPAIMAHAIA: Gutxienez hiru pertsona izango dira, argazkigintzan ospe handikoak. 

EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK: Argazki onena baloratuko da, eta egile berak ezingo du saria jaso behin baino gehiagotan. 

ERABAKIA ETA SARI BANAKETA: Erabakia hartzeko saioa eta sari banaketa jendaurrean egingo dira. Erabakia hartzeko saioa 2017ko irailaren 30ean izango da, eguerdiko 11etan, Urretxuko Kultur Etxean. Sari banaketaren ekitaldia, berriz, 2017ko urriaren 6an, Urretxuko Udaletxean, arratsaldeko 7etan. 

SARIAK: Honako sari hauek izango dira:

            - Argazki onenari: 200 € eta garaikurra

            - Bigarren argazki onenari: 150 €

            - Hirugarren argazki onenari: 125 €

            - Herriko argazki onenari: 100 € eta garaikurra

            - Gaztetxoen argazki onenari: 50 €

            - Gaztetxoen bigarren argazki onenari: 30 €

            - Gaztetxoen hirugarren argazki onenari: 20 €

 Bide batez, aurkeztutako argazkiak 2017ko Santa Anastasia Jaietako egitarauan erabili daitezke.

Argazki lehiaketan parte hartzen duenak goitik behera onartzen ditu oinarri hauek. Oinarriotan jaso gabeko gorabehera oro antolatzaileek erabakiko dute. Sariren bat irabazitako lanak antolatzaileen esku geratuko dira. Lan guztien erabilera eta erreprodukzio eskubidea beretzat erreserbatuko dute antolatzaileek, lanen jatorria aipatuz beti ere.

ARGIBIDEREN BAT NAHI IZANEZ GERO, EDO INFORMAZIO ZABALAGOA, URRETXUKO KULTUR ETXEAREKIN JARRI BEHAR DA HARREMANETAN. Tel.: 943 03 80 88


Dokumentua
Oinarriak Santa Anastasiako III. argazki lehiaketa
Popular 258.64 KB 1480
24/07/2017 19:40:40