Urretxu eta Zumarragako XXVII. Pintura Lehiaketa - 2017

Inprimatu

O I N A R R I A K

1.- PARTAIDEAK: Nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte lehiaketa honetan.

2.- GAIA ETA TEKNIKA: Lanaren gaia eta egiteko modua egilearen aukeran egongo dira.

3.- LANAK: Egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Behin lanak aurkeztu eta gero ezingo dira jaso Epaimahaiak bere erabakia hartu arte.
 
4.- FORMATUA: Pintura lanen neurria gehienez 130 x 97 cm-koa izango da.

5.- IDENTIFIKAZIOA: Lanak egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira, atzealdean lanaren lema adieraziz. Lanarekin batera eta kartazal itxi batean egilearen datu guztiak, telefono zenbakia, helbide elektronikoa (baldin eta erabiltzen bada), N.A.ren fotokopia eta lema adieraziko dira. Kanpoaldean berriro azalduko da lema hori.

6.- AURKEZPENA: Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidaliko dira, urriaren 6ko eguerdiko 12ak baino lehen, honako helbide honetara:
 * Zelai Arizti kultur etxea.- XXVII. Pintura Lehiaketa.- 20.700 ZUMARRAGA

7.- SARIAK: Honako sari hauek banatuko dira:
 1. saria : 600 €
 2. saria : 450 €
 3. Herriko lan onenari: 200 €

8.- Sariak eman gabe utz daitezke, Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute.

9.- EPAIMAHAIA: Epaimahaia antolatzaileek izendatuko dute eta bere erabakia aldaezina izango da.

10.- ERABAKIA HARTZEA: Epaimahaiaren erabakia sari banaketaren egunean jakinaraziko da, urriaren 21ean Zelai Arizti erakusketa aretoan, 12,30etan. Bi udaletako web orritan ere azalduko da. www.urretxu.eus / www.zumarraga.eus / www.zelaiarizti.eus

11.- SARITUTAKO LANAK: Saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira, eta argitaratu edo erakusteko eskubidea izango dute, beti ere egilearen izena aipatuz.

12.- ERAKUSKETA: Aurkeztutako lanak edo hauen artean Epaimahaiak aukeratzen dituenak urriaren 21etik 29ra  erakutsiko dira, Zumarragako Zelai Arizti erakusketa aretoan.

13.- LANAK JASOTZEKO EPEA: Saritu gabeko lanak jasotzeko epea  urriaren 30etik azaroaren 6ra izango da, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.

14.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiz onartzea dakar berekin. Oinarri hauetan agertu gabeko edozein ustekabetan antolatzaileek hartuko dute erabakia. Lanak ondo zaintzeko ahaleginak egingo dira; dena den, antolatzaileen errurik gabe lanen batek okerrik izanez gero, antolatzaileek ez dute horren erantzukizunik hartuko.


Dokumentua