Mendekotasuna

Hezkuntza edo eta lan mundurako sarbidea erraztu eta eguneroko ohiko ekintzak egiteko autonomia handiagoa ahalbidetuko dion zaintzaile pertsonal bat kontratatzera zuzenduta dago.

Pertsonak hiru hilabete badaramatza eguneko zentroko zerbitzurako edo egoitza iraunkorrerako itxaro-zerrendan eta plazarik ez balego libre, kontratatu behar izan duen plaza pribatua ordaintzeko prestazioa eskuratuko du.

Etxeko laguntza zerbitzuak pertsona bat bere familian eta/edo gizarte inguruan geratzen laguntzeko xedea du.

Bi motatako laguntza eskaintzen da: Etxeko lanetarako laguntza eta laguntza pertsonala (Pertsonaren garbiketa, zainketa…).

SOS Deiak-ekin batera eta programatutako telefonoekin lotura zuzena duen tresna da. Adineko pertsonari berehalako laguntza emango dio larrialdi egoeretan, bere segurtasuna eta autonomia handituz.

Laguntza honen helburua adineko pertsonek edo ezgaitasuna dutenek euren etxean ahalik eta autonomia handienarekin eta erraztasun hobeekin bizitzeko aukera izatea da, eta eurak zaintzeaz arduratzen diren pertsonen lanak arintzea. Helburu horrekin, etxebizitza egokitzeko edo jarduera hobetzen laguntzeko tresneria eskuratzeko maileguak edo diru-laguntzak emango dira.

Eguneko zentroak dira establezimendu batzuk programa jakin bat eskaintzen dutenak 60 urte baino gehiagoko 5 pertsona edo gehiago, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen laguntza behar dutenak, banaka eta egunez zaintzeko, horretarako bereziki prestatutako leku eta instalazioetan, langile eta programa jakin batzuk bitarteko direla. Baldintza horiek betetzen dituzten adineko pertsonez gain, beren gorabehera pertsonal eta sozialak direla-eta talde horretakoekin parekatu daitezkeen beste pertsona batzuk ere onartzen dira eguneko zentroetan.

Adineko ezinduei ostatua, mantenua eta zaintza orokorra eta jarraitua eskaintzen dieten zentroak dira.

Besteen laguntza behar duten adineko pertsonak bizi diren familientzat da.

Familiari formakuntza ematen zaio, eta autolaguntza taldea ere bai...

Programa honek gizarte zerbitzuetako beste hainbat programa eta zerbitzuk duten helburu bera du:

Adineko pertsonak euren etxeetan eta gizarte eta famili inguruan egoteko erraztasunak eskaintzea; lehentasuna izango dute mendeko diren adinekoekin bizi diren familiek.