Euskara

Euskara
Sustatzeko Ekintza Plana

Herritarrei administrazioarekiko harremanetan aitortutako hizkuntza eskubideak bermatzeko plangintza.

EUSKARA PLANA

16 ESPARRU

Familia, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, kulturgintza, eta abar.

41 NEURRI

Gaur egun egiten diren ekintzei jarraipena emango zaie eta Euskalgintza Forotik datozen ekintza edo ideia berriak abian jarriko dira.

60 EKINTZA

Barruko proiekzioa eta kanpoko proiekzioa, transmisioa, kirola, informazioaren eta komunikazioaren teknologia, sentsibilizazioa eta motibazioa, eta abar.

PROGRAMA

ANTZEZLANA, MUSIKA, IKUSKIZUNA


EUSKARAREN ERABILERA ESKOLAZ KANPO

ERROTULAZIOA, IRUDIA, WEB ORRIA

EUSKARA IKASTEA, NORMALIZATZEA

IDATZIZKO HEDABIDEA SUSTATZEA

GU ERE BERTSOTAN PROGRAMA


AGENDA

AZKEN ALBISTEAK

Parketarrak saioa - urria
06
Urr

Parketarrak saioa - urria

Urretxu eta Zumarragako Euskalgintza Foroak proposatuta, “Parketarrak” izeneko programaren barruan, aurtengo udazkeneko lehen saioa egin da urriaren 3an, San Martin...

Parketarrak saioa
05
Eka

Parketarrak saioa

Urretxu eta Zumarragako Euskalgintza Foroak proposatuta, “Parketarrak” izeneko programaren barruan, aurtengo lehen saioa egingo da ekainaren 7an, Belaustegi plazako parkean,...

Ikasturte honetako Gu ere bertsotan saioa
26
Mai

Ikasturte honetako Gu ere bertsotan saioa

Maiatzaren 23an, asteartea, bertso-antzerkia eskaini ziguten bi herriotako ikastetxeetako LH-4 eta 5. mailako ikasleek Labeaga aretoan, eta “Gu ere bertsotan”...

URRETXU ETA ZUMARRAGAKO EUSKARA

Zintzo-Mintzo Elkarteko kideok aspalditxotik genuen buruan Zumarragako eta Urretxuko euskara jasotzeko asmoa. Izan ere, duela urte batzuk toponimia lanarekin oso esperientzia ona izan genuen eta, hori horrela, berriz ere beste beka deialdi bat egitea pentsatu genuen. Izenburuak zioen bezala ("Kultura ondarea eta hizkera jasotzeko beka"), gure hizkuntza jasotzeaz gain, bertako istorio eta kontakizunak bildu nahi genituen. Ordurako batzuk jasota genituen lehen aipaturiko toponimia lanean, eta bagenekien altxor handia geneukala esku artean.
Zintzo-Mintza Euskara Elkartea

URRETXUKO ETA ZUMARRAGAKO AHOTSAK

Urretxuko eta Zumarragako Udalek eta Badihardugu euskara elkarteak hitzarmena izenpetu zuten 2011. urtean herriko hizkera eta ahozko ondarea biltzeko. Proiektu honen barruan, herriko hainbat lagun elkarrizketatu dira Urretxuko eta Zumarragako hizkera eta ahozko ondarea biltzeko asmoz. Grabazioak bideoz egin dira.