Agenda

  • Hasi 15.08.2018 11:00 bukatu 15.08.2018 13:15
    Euskadi Plaza, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Kultura, Musika eta dantza, Jaiak Etiketak: Dantza
    11:00 Meza Nagusia. Hasieran, ohikoa den legez, herriko dantzariek Ezpata-dantza egingo dute Jasokundeko Andre Mariaren parrokian. 12:15 Ohorezko Aurreskua.
  • 25.08.2018
    Ignaziotar Ibilbidean Musika Hamabostaldiak egingo duen bigarren txangoa, Azkoitiako Aizpurutxo auzoa eta Urretxuko udalerria arteko pasealdi atsegina izango da. Urretxura iritsi aurretik Zumarragako Etxeberri auzoan egingo da geldialdia, bertan Joxe Agustin Elorza eta Iñaki Larrañaga trikitilariak izango direlarik. Aurtengo txangoan musikak aparteko garrantzia izango du; izan ere ibilbidea Iparragirre Plazan, Urretxuko koplariaren omenezko estatua dagoen tokian amaituko da. Hantxe Goiargi abesbatzak Iparragirreren hainbat abesti abestuko ditu eta Iparragirre erraldoia eta Iratzarri dultzaineroak ere ibiltariekin egongo dira. Egitaraua: Irteeera oinez: 10:00. Aurregeldialdia Etxeberrin: 11:30. Urretxun Iparragirreri omenaldia (Iparragirre plazan): 12:00.
  • Hasi 05.10.2018 22:30 bukatu 05.10.2018 23:57
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Euskara, Kultura, Eszena, Antzerkia, Kultura Bonua Etiketak: Helduentzako antzerkia
    Al-Dente Zirko-Teatro obra garaikidea da. Konpainia espainiar-alemaniar horrek menu komikoa eskainiko digu hitz gutxirekin, zuzeneko musikarekin eta akzio askorekin osatua. Sally + Pirelli bost izarreko clownak lapikoaren aurrean jartzen direnean, kaosa eta entretenimendua ziurtatuta daude: kutxillo jaurtiketa eta platerrekin malabareak egiteaz gain, guda desternillantea izaten dute sukaldean. Al Dente historia poetikoa da aurkakoak diren bi pertsonajeren inguruan, baina aldi berean elkarren osagarriak direnak, gatza eta piperra bezalaxe.
  • Hasi 21.10.2018 17:00 bukatu 21.10.2018 18:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Kultura, Eszena, Haurrentzako Antzerkia Etiketak: Haurren antzerkia, Ganso y Cia
    Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu. Bi bidaideak gure aterpean hartuko ditugu, itxaropena eta barealdi-tartea emateko. Kaput barretik eta optimismotik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da. Dibertitzeko eta publiko guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia.
  • Hasi 02.11.2018 22:30 bukatu 02.11.2018 23:57
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Euskara, Kultura, Eszena, Antzerkia, Kultura Bonua Etiketak: Helduentzako antzerkia
    Juanek estudio bat du etxeko ganbaran, izarrei begira. Laura ikastolako aspaldiko laguna bixitan azaldu zaio Vega Sicilia ardo botila dotorearekin. Gaztetako kontutaz eta liatuta egon zireneko haietaz hitzegin ostean, Guzmanekin ezkon- tzera doala esan dio, biek Institutoko kide izan zuten mutilarekin. Berriketan ari diren bitartean, Laurak Juani, benetan bera dela maitatzen duena erakusten dio eta bientzat ametsetako etorkizuna antolatzea erabaki dute: Guzman ezkongai utzi eta beraiek biak ezkontzea.
  • Hasi 25.11.2018 17:00 bukatu 25.11.2018 18:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Euskara, Kultura, Eszena, Haurrentzako Antzerkia Etiketak: Haurren antzerkia, Markeliñe
    “Euria” lanak, maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruzhitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz. “Euria” lanean ur tantak daude, bi aterkirekin bizi den pertsonaia, lanabes kaxa bat, eskegitzeko gantxoak, plantxa ero bat, abesti triste baten gaineko keinu ederrak, berokia, kanpora ematen duen leihoa, oroitzapenen iratzargailua eta baita marraztutako eguzkia ere. Norbaitek, altxatzeko eta aurrera egiteko dugun gaitasunaren metafora ere ikus dezake eguzki horretan.
  • Hasi 07.12.2018 22:30 bukatu 07.12.2018 23:57
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Kultura, Eszena, Antzerkia, Kultura Bonua Etiketak: Helduentzako antzerkia
    Cuatro figurantes tienen la osadía de continuar la gira de un gran espectáculo sobre la vida de Emiliano Zapata que había sido abandonado por protagonistas y productores. Su incapacidad les somete a una cómica angustia y les hará tropezar constantemente con la ficción que intentan poner en pie. “Esto no me lo esperaba” es una reflexión irónica y divertida sobre el papel que tenemos en nuestras propias vidas: el de figurantes al fondo del escenario.
7 1186 eu events9c8dfdec1dd2cb60cf6bedd9f2f93d72